Atoz gurekin kantatzerat!
Etxalarko KulturAtaria
Herriko kultur taldeen eta eragileen gunea
2013-01-26
Etxalar Kantuz
2013-01-06
Etxalar Kantuz saio berria
Urte berriarekin batean, kantuz ere saio berria egin dugu igande hontan, herriko trikitilari taldekoek lagunduta. Hemendik aitzinera ere, hilabeteko lehendabiziko igandeetan elkartzen segitzeko asmoa dugu. Adi, eta atoz gurekin kantatzerat!
2012-08-17
2012-06-28
XX. Gasna eta Artisau Azoka Etxalarren
Hogeigarren urtez, Altxata Kultur elkarteak antolatutako Gasna eta Artisau feria egin zen Etxalarren, ekaineko lehenbiziko igandean. Hona bertan jasotako irudiak:
Altxata Elkarteak arto-opilak egin zituen
Epaimahaia gasnak dastatzen, gasnak eta sariak.
Baztango Gorramendi gasna
Etxalarko gasnagile irabazlea
Artisauak:
Euskararen aldeko kamisetak, herriko Itziar Mendikoaren diseinua
2012-05-24
2012-05-06
Bakarrizketak
Joan den ortziralean Kultur Etxean Antzerkia izan genuen: Mikel Martinez eta Ruth Guimeraren bakarrizketekin gozatu genuen. Bereziki gustagarria izan zen "Euskal Marketing" bakarrizketa, euskararen erabilerari buruzko komedia. Maila haundiko aktoreak izan genituen gurean, eta hori baloratu ahal zuten parte hartu zutenek. Milesker!!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)